#KORNERFESTIBALA
Markel Alberdi
Markel Alberdi

MARKEL ALBERDI
IGERILARIA

Markel Alberdi Sarobe (1991), Eibarren jaioa. Haur arrunta, traketsa talde kiroletan eta baloiarekin, baina pixkanaka eta saiatuta igeriketan aurkitu zuena hobetzeko eta gogobetetzeko iturri bat.

Urarekin eta entrenamenduekin izandako harremanak bere ametsetan ere agertzen ez ziren esperientzia imajinaezinak bizitzeko pribilegioa eman zion, eta, azkenean autoexijentzia ziklo garrantzitsu batean ere sartu zen, horrek ekar dezakeen sufrimenduarekin.

Gaur egun, eguneroko dinamika eta helburu oso desberdinekin, oreka puntu batean ari da bizitzaz gozatzen, non anbizioa existitzen den, baina hori jomuga bakarra izan gabe.