#KORNERFESTIBALA
Getari Etxegarai
Getari Etxegarai

GETARI ETXEGARAI TURILLAS
AKTOREA

Getari Etxegarai Turrillas (1981). 17 urte zituela lehen kontaktua izan zuen E.I.T.Bko Sorginen laratza telebista saioan, eta 19 urte besterik ez zituela euskal aktoreen batasunak, errebelazio saria eman zion Lotsagabe eta Errudun jaioak antzezlanengatik. Geroztik, antzerki eta telebista arloetan lanean ibiltzeaz gain; zuzendari, ikus entzunezko, antzerki eskola, idazle, jantzitegi, eszenografia, bakarrizketa eta tertuliatan ere aritu da. Zuzendari bezala nabarmenduz: Agur otxoa Feroz, Koittauak, Mira Hadi, Mi último baile, Postdatatik gabeko gutunak, Mami Lebrun, Fadoak entzuten zitun gizona azken biak Donostia sariarekin sarituak, Lur antzerki onenaren saria Azkoitiako antzerki topaketan eta Maitakale borroka. Antzezle lanei dagokienez, Play, Agur Otxoa Feroz, Erlauntza, Lyceum Club eta Simplicissimus besteak beste. Azkenik, ikus entzunezkoetan nabarmenak izanik Maixabel, Intimidad, Barre Librea eta Erlauntza.