#KORNERFESTIBALA
Enric González
Enric Gonzalez

ENRIC GONZALEZ
KAZETARIA

Enric Gonzalez (Bartzelona, 1959) kazetaria da. 1984an, bi kiderekin batera, Banca Catalana: más que un banco izenburuko liburu bat argitaratzea bururatu zitzaion, zoritxarrez, Jordi Pujoli batere gustatu ez zitzaiona. Baina El Pais egunkariko norbaiti gustatu omen zitzaion, eta kontratatu eta Madrilera eraman zuten. Erabat argitu gabeko arrazoiengatik, egunkari berak korrespontsal bidali zuen Londres, Paris, New York, Washington, Erroma, Jerusalem eta Buenos Airesera.

Ia 25 urteko bidaiatik oso izenburu originalak ez zituzten hiru liburu atera ziren: Historias de Londres, Historias de Nueva York eta Historias de Roma. Eta, nola ez, Historias del calcio izeneko artefaktu bat, ez zena azterlan farmazeutiko bat, Italiako futbolari buruzko artikulu bilduma bat baizik, non, beste gauza askoren artean, batzuetan futbolaz hitz egiten den. Kazetaritzaren industrian izandako esperientziei buruzko Memorias liquidas ere argitaratu ditu.