#KORNERFESTIBALA
Kepa Errasti
Kepa Errasti

KEPA ERRASTI
AKTOREA

Aretxabaletarra, 1981eko martxoaren 29an jaioa. Jokoz kanpo zer den justu-justu daki, eta bere futbolaren ezagutzak amonagatik datozkio batez ere. Kazetaritza eta antzerkia ikasi eta Goenkalen aritu zen lanean 9 urte luzez aktore bezala lehenengo, eta gidoilari bezala ondoren. Xake Produkzioak antzerki konpainiaren sortzaileetako bat. Momentu honetan konpainia horretako eta Getari Etxegaraik zuzendutako Postdatarik gabeko gutunak antzezlanarekin dabil antzokiz antzoki. Barre Libreako lan taldeko partaide izan zen bi denboraldiz. Horretaz gain, beste hainbat antzerki, telebista eta zinema proiektutan ere parte hartu du.