#KORNERFESTIBALA
Aihen Muñoz
Aihen Muñoz

AIHEN MUÑOZ
FUTBOLARIA

Donostian jaioa, 1997ko abuztuan. Etxaurin hazia (Nafarroa), han gordetzen ditu bere oroitzapenik onenak. Ipurterrea, familia zalea eta pasionala. Egunero bere burua pixka bat gehiago ezagutzeko bizi da, eta pertsona inkonformistatzat du bere burua. Gaur egun futbolean jokatzen du Realean, bere bizitzako taldean. 14 urterekin iritsi zen klubera Zizur Nagusiko Ardoitik, eta gaurdaino ez dio baloia bereganatzeko borrokari utzi.

Bere tarte libreetan naturarekin harremanetan egotea, herrira joatea, liburu on bat irakurtzea, Noa txakurrarekin paseatzea, furgonetan bidaiatzea eta bikotekidearekin ilunabar batez gozatzea maite ditu.

Beti eskertuta ingurukoekin eta hazten laguntzen dion jende guztiarekin.